Agian konturatu zarete aurten autoek ikastolako aparkalekura sartzeari utzi diotela.

Izan ere, patinete eta bizikletentzako aparkalekua egin zenetik, gure haurrek gero eta gehiago erabiltzen dute. Baina, autoak eta bizikleta/patineteak sarrera desberdinak izan arren, egoera arriskutsuak sortu dira.

Alde batetik, eskolako sarrerak eta irteeratan umeek patinete edo bizikletaren bila joaten zirenean eta beste aldetik, familiak espaloitik pasatzen zirenean autoak ateratzen ari ziren bitartean.

Horregatik eta beste arazo batzuk gutxitzeko asmoz (emisioak, zarata, erabilitako espazioa, …) Patio Batzordea, Guraso Elkartea, Eskola Kontseilua, Zuzendaritza eta irakasleekin lan egitea erabaki genuen, autoak eskolara sartzea debekatzeko eta espazio horri beste erabilera bat emateko gure seme-alaben mesederako.

Irudian ikusten den bezala, kotxeak kentzean arrisku hori desagertu da. Erabaki hau zuen gustukoa izatea espero dugu. Gure aldetik, gure seme-alaben ongizaterako lanean jarraituko dugu.