Zabalgana eskolak argien erabileran ardaztuko du bizikletaren jaia

2018, maiatza 18 | Prentsa oharrak

Hurrengo igandean, maiatzak 20, Zabalgana eskola publikoak bizikleta jaia ospatuko du bigarren urtez. Egitarauaren barruan, Zabalganako basotik bizikleta martxa, BMX erakustaldia, jinkana, puzgarriak eta bazkari herrikoia antolatu dira.

Partaideei hamaiketako txiki bat eta bizikletarako aurreko eta atzeko argiak izango dituen poltsa bat oparituko zaie, beren segurtasunerako argien erabilera oso garrantzitsua dela gogorarazteko.

Bigarren urtez jarraian, Amezti-Txiki Guraso Elkarteko MUGIKORTASUN OSASUNTSURAKO komisioak antolatuta, Bizikletaren Jaia ospatuko da hurrengo igandean, hilak 20.

Bigarren edizio honen berrikuntza nagusia argien erabileraren garrantziaz eta beharraz hesitzean datza. Iluntasunean, tuneletan edo eta ikuspen murrizturiko egoeretan berebiziko garrantzia baitute.

Mugikortasun Osasuntsuaren Komisioak, “ZabalgananBizi” hain zuzen, baieztatu du eskolako hainbat ikasleek beren bizikletetan argirik ez dituztela erabiltzen ikusgai izan daitezen. Horregatik, igande honetako bizikleta martxako partaideei argi-joko bana oparituko zaie: zuria bizikletaren aurreko partean finkatzeko, eta gorria atzean.

Aurreko edizioan txaleko islatzaileak banatu ziren ikasleen artean, kaskoa eta argiekin batera, segurtasunerako neurri ezinbestekoak direlarik.

Bigarren edizio honetako egitaraua goizeko 10:30ean hasiko da Zabalgana HLHI bertatik, Zabalganako basoan barneratuko den bizikleta martxarekin. Auzoko Skateparkean bukatuko da BMX ikustaldi batekin. Partaide guztiei oroigarri poltsa bat oparituko zaie, hamaiketako txiki bat barne.

Eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eskolako jolastokian jarduera ezberdinetan parte hartu ahal izango da (jinkana, puzgarriak, bizikletarekin erlazionatutako produktuen zozketa, …). Jaia behar bezala bukatzeko eskolan bertan bazkari herrikoia egingo da.

Azkenik, aurtengo beste nobedade aipagarria: Twitter-eko “@zabalganan” perfila eta “www.zabalgananbizi.eus” web-orriaren estreinaldia. Baliabide hauen bitartez, antolatuko diren ekintzen eta ikasleriaren artean burututako inkestaren berri emango dugu laster.