Ibilbide-seguruak

Ekimen honen ardatz nagusienetakoa eskolara joateko ibilbideak definitzea izan da ikasleek joan-etorri aktiboak egin dezaten. Aldi berean, jarduera-fisikoaren osasunarekiko onura eta ingurumenaren mantenuari buruzko kontzientziazioa bultzatu nahi izan dugu. Horretarako, hainbat ibilbide-seguru finkatu ditugu ikasleek, banaka zein taldeka, eskolara joateko erabili ditzaten oinez, patinetean edo bizikletan.