Kaixo familiak!

Dakizuen bezala Eskolako Mugikortasun Osasungarriaren lantaldea eskolara joan-etorriak egiten diren desplazamenduetan garraiorako ohitura osasungarriak helarazten saiatzen da (bizikletak, patineteak, oinez,…).

Gure helburua ez da garraiobide konkretu bat inposatzea (bakoitzaren egoera desberdina da), baina eskolara etortzeko autoa erabiltzen duzuen familioi jarraibide batzuk gomendatu nahi dizkizuegu.

Segurtasuna eta autoen isuriek gure umeengan daukaten eragina gutxitzea dugu helburu. Kontutan izan autoen ihes-hodiek sortzen dituzten isuriak gure umeei kontzentrazio altuetan heltzen zaiela haien altueragatik. Eskolako bidean inguruko errepidetan dagoen trafiko handiagatik eta autoak bigarren ilaran egoteagatik kontzentrazio hori handitzen da.

Horregatik, segurtasuna hobetzeko eta isun hauen eragina gutxitzeko neurri batzuk proposatzen dizkizuegu:

  • Eskolaren ondoan dagoen errepidean bigarren ilarak saihestu. Aldez aurretik planifikatuta inguruan dauden kaleetan normalean aparkatzeko lekua aurki dezakegu (Ilustrazioaren Hiribidea, Mediterraneoaren Hiribidea errotonda baino lehenago, Reina Sofía Hiribidea,…)
  • Autoa derrigorrean bigarren ilaran utzi behar baduzue, zebra-bidearen aurrean edo atzean ez gelditu, mesedez. Egoera arriskutsuak gertatu dira autoak atzerako martxan maniobratzean zebra-bidearen gainean jarri direlako, oinezkoak semaforo berdea izanda. Kontutan izan oso zaila dela ume bat ikustea atzerako ispilutik.
  • Bukatzeko, bigarren ilaran uzten baduzue autoa, mesedez, motorea itzali. Erregaia aurrezteaz gain, oso kaltegarriak diren gasak ez dituzue botako. Izan ere, ikerketa askotan aipatzen da autoen emisioak lotuta daudela minbizia, asma, garapen-arazoak eta beste gaixotasun batzuekin. Emisio hauek txarrak dira guztiontzat baina bereziki umeentzat.

Gure umeak osasuntsu hazteko eta ingurune osasungarri batean bizitzeko zuen laguntza espero dugu.