Berriro ahaleginduko gara

19 Aza, 2018 | Argitalpenak

Familia agurgarriak,

Jakingo duzuen bezala, Zabalgana Eskolak bertara joateko higikortasun osasungarrirako eredua ezarri dauka.

Proiektua martxan daramatzan 4 urte hauetan, bai baliabide materialez (bizikleta-aparkalekuak, patinete-aparkalekuak, petoak, ibilbide seguruak, jokabide zuzenei buruzko liburuak, materialaren zozketak, … ), bai immaterialez (informazioa, web-gunea, lehen sorospenei buruzko tailerrak, kurtsoak, jarduerak, jaiak, … ), hornitu dugu eskola-elkartea. Horrez gain, udaletxeari aldaketa urbanistikoak ere eskatu dizkiogu eskolaren inguruan sarbidea seguruago izateko.

Guraso elkartetik benetan arro gaude lortu ditugun emaitzekin eta esker onarekin, bai eskola-elkartearen partez, bai kanpoko erakundeen aldetik (Udaletxea, Eusko Jaurlaritza, IGI, eta bizikletarekin erlazionatutako beste elkarte batzuk).

Higikortasunaren Lantaldea, gai honetaz arduratzen den taldea, pertsona berdinez osatua dago azken lau urteetan. Beraz, berriztatzeko garai dela uste dugu.

Aurten, kostatu zaigu lantaldea aurrera ateratzea. Eta jende berria ez bada agertzen, gure ustez azkena izan daiteke. Uste dugu une egokia dela interesa duen jendea lantaldera batzeko eta, hasieratik gaudenon laguntzaz, proiektua aurrera nola eraman ikasi.

Gure seme-alabak higikortasun sistema osasungarri, jasangarri, ekologiko, seguru eta dibertigarri batean heztea garrantzitsua dela uste dugu. Eta horretarako oinarriak jarri ditugu baina lanarekin jarraituko duten ordezkoak behar ditugu.

Gai honetan interesa baduzu, informazioa gehiago jaso nahi baduzu edo laguntzeko prest bazaude, gurekin harremanetan jarri ameztitxiki@gmail.com helbidean edo hurbildu astelehen batean guraso elkartearen aretotik 16:30ean.

Ez dezagun proiektu hau porrot egitea. ANIMATU!!