Auzoan autobiderik ez

by | Urt 25, 2019 | Nabarmenak | 0 comments

 Aurreko ostiralean, hilak 18, Irene, 14 urteko neska bat, institutura zihoala kotxe batek larriki harrapatu zuen Nazio Batuak hiribideko 27. zenbakiko zebrabidean. 

Hiribide hau auzoa zeharkatzen duen “autobideetako” bat da. Jundizerako bidean langile askok abiadura handiz igarotzen dute oinezkoentzako suposatzen duen arriskua kontutan izan gabe. Ugariak dira orain arte gertatutako istripuak (bai errepide honetan, bai auzoko antzerakoetan), eta naiz eta dozenaka aldiz kexatu, orain arte badirudi ez digula inork kasurik egin. 

Hori guztia dela eta, Zabalganako eskola-elkartetik (momentuz auzoko hainbat guraso elkarte eta klaustro), “Auzoan autobiderik ez!” plataforma sortu dugu, non ateak zabalik dituena gurekin batera lan egin nahi duten gainontzeko elkarteentzako. 

Gure helburu nagusia hauxe da: arriskutsuak diren auzoko bideak oinezkoentzako seguruak bihurtzea. 

Eta gure eskariak entzunak izan daitezen, deialdia zabaltzen dizuegu 

Ostiral honetan, urtarrilak 25, 18:00etan Nazio Batuak hiribideko 27. zenbakian egingo dugun elkarretaratzera. 

ZATOZ!